• Jueves, mayo 04th, 2017

Iruña-Veleiaren, eta hark ordezkatzen duen euskera zaharraren eta aurrekristautasunaren aurkako eraso judiziala maila gorenera heldu da

Epaitegiko autoa

Prentsak nola jaso duen albistea: Berria, Naiz, ABC (EFE), Correo, Europa Press.

Euskeraren Jatorria Elkarteak, Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegiak emandako autoaren aurrean, honako adierazpenak egin nahi ditu:

  1. Epaitegi honek ez du gai honetan inolako zilegitasunik, 2010ean EHUko Arkeologia Sailak indusketara sartu berria zenean hondeamakina batez izugarrizko triskantza egin ondoren SOS Iruña-Veleiak aurkeztutako kereila astebeteko epean artxibatu zuelako. Ez zuten aztertu nahi izan egindako triskantza: EHUkoek pala harlauzetaraino sartu zuten eta goiko guztia eraitsi eta apurtu zuten (etxeetako egituren arastoak…), bideoan ikus daitekeen moduan.
  2. Epaitegi honetako Susana Junquera Bajok erabaki hori hartu du grafitoen datazioak egin gabe. Datazioak pieza askotan egin daitezke:  idatzitako adreiluetan edo marrazkiak dituzten buztinezko taulatxoetan termoluminiszentziak egin daiteke, kez betetako marrazkietan ke hori zein mendetakoa den jakin daiteke, letrak karbonato kaltzikoz estalita dituzten grafitoetan karbonatoak zenbat urte daramatza hor jakin daiteke, etab. Baina ez dira egin nahi izan. Munduko arkeologo gehienek laborategi gutxitara bidaltzen dituzten piezak baina horietara, nahita, ez dituzte bidali nahi izan.
  3. Faltsuak direla esateko IPCE-Instituto de Patrimonio Cultural de Españak egindako grafitoen azaletako analitiketan oinarritu dira baina Ministerio de Culturako laborategi horrek frogatu duen gauza bakarra da azaletan metal modernoak daudela, ez karbonato, ke edo sedimentuen azpian, gainean baizik. Hau da, IPCEk grafitoak gaur egungo eskuilekin garbitu direla frogatu digute!! Ez testuak eginberriak direla. Noski, Eliseori bestelako laborategi batean egitea debekatu egin diote.
  4. Susana Junquerak ez omen daki munduko faltsifikatzaile guztiek espero dena faltsifikatzen dutela. Nola faltsifikatu unibertsitatean erakusten diren gauza askoren  aurka doazen gauzak?
  5. Susana Junquerak dioenaren aurka, Eliseo Gilek edo Oscar Escribanok ez zuten inolako interes ekonomikorik grafiko bereziak agertzeko. Konpontzen ari ziren egitura guztiekin eta agertzen ari ziren pitzar, plater eta horrelako ehunka ontzietako zatiekin urte askotarako lana ziurtatuta zuten. Lurmen kentzeko interesa zuten bakarra EHUko Arkeologia Saila zen, Eliseo Gil kanporatu ondoren, 2.000.000 euro kobratu dutelako denbora erdia sartuta eta langile gutxiagorekin.
  6. Azkenik, gogoratu behar da hizkuntzalariek, arkeologoek, historialariek… egindako 25 txosten daudela, horietako 2 aldizkari zientifikoetan argitaratuta, eta haietan ezeztatu direla grafitoak faltsuak direla dioten 6 txostenetako argudio gehienak. Horretarako froga dokumentaletan, testu zaharretan eta baita geroago egindako aurkikuntza arkeologikoetan oinarrituta dira. Horrez gain, txostenek erakutsi digutenez, Lurmenek topatutako 400 grafito horiek egiteko euskera arkaikoa, latin arrunta, hizkuntza zelta, kultura punikoa, kristautasuna, mugimendu heretikoak eta beste hainbat kontu jakin behar ziren eta une honetan ez Eliseo Gilek ez Euskal Herriko beste inork ez du gaitasunik horrelako grafito bereziak egiteko.

Euskeraren Jatorria Elkartea. 2017ko maiatzak 4

Beste iritziak

Elexpururen kritika 1 Elexpuru 2

Ama Ata

Diario de Noticias- Aldundia pozik autoarekin, SOSen enkarteladaren argazkia eta Jatorriaren erantzuna ere jasoa

Atala: Epaitegia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu